Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

MEAT PUPPETS

Hasieran Meat Puppets punk rock taldea zen arren, 40 urte baino gehiagoko ibilbidean Kirkwood anaien taldeak estilo pertsonala garatu du eta countryarekin, folkarekin, hardcorearekin eta psikodeliarekin esperimentatu dute. Soinuen konfluentzia horri esker, eragin handia izan du beste talde batzuengan, esaterako, Soundgarden, Pavement, Dinosaur Jr edo Nirvanan (Kurt Cobainek bere talderik gustukoenetakoa zela esaten zuen beti) eta 1990eko hamarkada hasieran mainstream musika arloan nolabaiteko ikusgarritasuna lortu zuen taldeak, kultuko talde independentea izateari utzi ez dion arren. Azken hamarkadetan bi aldiz geldirik egon ondoren, berriro ere estudioan sartu dira lehenengo diskoa grabatzera jatorrizko taldera itzulita, ‘No Joke!’ (1995) lanaz geroztik horrelakorik egin gabe zeuden arren . Gasteizen argi utziko dute berriro ere zergatik diren rockaren historiako talderik original eta iraupenik handienetako bat.