Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

LYSISTRATA

Post-rock, noise, post-hardcore eta hard-rock estiloetan ezin hobeto mugitzen dira hogeitaka urteko hiru gazte frantses hauek. 2013. urtean hasi zirenetik etengabeko eboluzioan ari dira; euren erreferentziak, besteak beste, At the Drive-In, Refused, Battles, Foals, Explosions in the Sky edo Sonic Youth izanik, erabateko espontaneotasunari jarraitzen diote eta zarata eta soinua sortzean energia harrigarria ezohiko teknika musikalarekin konbinatzen dute. Ezohikoa diogu, oso gazteak direlako.