Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

L7

2015. urtean jaialdian izan genituen kaliforniarrak, hamarkada bat baino gehiagoko geldialdiaren ondoren, eta aurten ere Gasteizen izango ditugu berriro, beren jarrera bitalistarekin, beren ildo melodikoekin eta sludge eta punk estiloetan berezkoak diren gitarren riff-ekin; dena den, hasieran grunge estiloarekin lotu izan zituzten, hamarkada hartan kaleratu zuten “Bricks Are Heavy” hirugarren diskoa zela eta. Donita Sparks (ahotsa eta gitarra), Suzi Gardner (gitarra), Jennifer Finch (baxua) eta Demetra Plakas (bateria) emakumeek osatzen duten taldea funtsezko bihurtu da Riot Grrrrl mugimenduaren eraginari dagokionez; 2019an ‘Scatter The Rats’ disko berria kaleratu dute eta, disko horretan, beren betiko esentziari eusteaz gain, nolabaiteko powerpop kutsua gehitu diote beren konposizioei.