Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

JOHN FOGERTY

Jendeak hala eskatuta, Creedence Clearwater Revival taldearen sortzaile eta buru nagusietakoa Gasteizera etorriko da berriro, azken urteotan jaialdian izan den kontzertu gogoangarrienetako baten protagonista izan ostean. Hirurogeita hamarreko hamarkadan mundu osoko rock talde garrantzitsuenetako bateko abeslari, konpositore eta gitarra-jotzaile izan zen, eta Ipar Amerikako soinu-bandaren eta musikaren historiaren kapitulu garrantzitsuenetako baten erantzule den Fogerty-k belaunaldi oso bat irudikatzen duten abesti handiak egin ditu: ‘Fortunate Son’, ‘Proud Mary’ edo ‘Green River’, ‘Bad Moon Rising’ edo ‘Down On The Corner’; ziur abesti horiek joko dituela datorren udan, Azkena Rock Festival jaialdian.