Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

JAMES LEG

Texas-eko predikari baten seme John Wesley Myers aka James Leg abeslari eta teklistak barru-barrutik bizitzen du musika, eta emanaldi guztietan hiraz eta amorruz betetako trantzean jartzen da. Bateria bat baino ez du izaten ondoan, infernutik datorkion bere punk oihuari laguntzeko; bere musikan, bere jaioterriko paisaia marrazteaz gain, bere barren ilunenak ere azaleratzen dira.