Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

INGLORIOUS

Deep Purple, Whitesnake, Bad Company edo Led Zeppelinen eragina du Nathan James buru duen taldeak eta berriro ere Gasteizera datoz data esklusiboan disko berri batekin; 2014an Londonen eratu zirenetik hirugarren diskoa dute hau. Aurreko erreferentziarekin arrakasta handia izan zuten, lehenengo postuan egon ziren Erresuma Batuko rockaren zerrenda ofizialean eta Planet Rock Radio irratian definitzen dituzten bezala “hard rockaren etorkizuna” dira. Jamesen ahotsaren gaitasun harrigarria eta beren filosofia (gaiak modu organikoan grabatzen dituzte zuzenekoaren indarra harrapatzeko) direla eta, beren album berria hard rockaren munduan gehien espero zen diskoetako bat da. Etiketak atsegin dituztenentzat, Inglorious odol berria duen boskotea dela esan daiteke, klasikoak miresten dituztela eta gustu eta kaudimen handiz egokitzen dituztela musikaren historiako talderik gurtuenen konposizioak. Ezinbestekoak.