Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

GLASSJAW

Gure herrialdean kontzertuak emateko ohitura txikia duten arren (hirugarren ikustaldia izango da hau, bi hamarkada baino gehiagoan dabiltzan arren), ARFkoa izango da 2013az geroztik Espainian emango duten lehenengo kontzertua eta data esklusiboan emango dute. New Yorkekoak meritu propioz dira post-hardcorearen historiako talderik eragin handienetako bat eta beren ohiko egiazaletasuna eta erraietatik aritzea nabarituko ditugu ‘Material Control’ lanean ere, beren azkenengo erreferentzian; hamabost urte igaro dira azkenengo diskotik. Gasteizen bere lana miresteko aukera izango dugu, talde aparta baita, dela bere zigilu musikal partikularra duelako, dela taldearen jarrera eta soinuagatik.