Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

FU MANCHU

Taldea 1985ean sortu zen, Virulence izenarekin, punk hardcoreko talde gisa. 1990an lehen singlea argitaratu zuten, “Kept Between Trees”, eta, gaur egun, hard rockaren ordezkari ospetsuenetako bat da FU MANCHU. Beste talde batzuekin batera, hala nola Kyuss, Monster Magnet edo Sleep, musika estilo ikoniko eta astun bat sortu zuten basamortuan, “stoner rock” delakoa, eta haren eraginak bizirik jarraitzen du gaur egun.

Taldea sortu zenetik, laukotearen zaleek legio moduko bat osatu dute, gitarra astunen soinuak eta “kirol automobil zaharrak, helikopteroak, kamionetak, gurpil oholak eta zientzia fikzioa” hizpide dituzten letra axolagabeek erakarrita. Iaz ‘Clone of the Universe’ albuma argitaratu zuten “fuzz rock” delakoaren aitzindariok; beti sendo mantendu izan den eta ibilbide emankor bat egin duen talde honen 12. diskoa da. Inoiz baino gogorrago, badirudi zuzenekoetan bati baino gehiagori burua leherrarazteko asmoz datorrela Fu Manchu, bere rock sutsuarekin. Datorren urtean, haiekin gozatzeko aukera izango dugu Azkena Rock Festivalen.