Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Artistak

Ezpalak

Euskal musika alternatiboaren erreferente bihurtu da Ezpalak azken urteotan, eta komunikabide handiak ere jabetu dira horretaz, zuzenekoetan berebiziko potentzia erakusten baitute, Los Conciertos de Radio 3 saioan edo Bilbao BBK Live jaialdian aritu direnetan egiaztatu ahal izan dugunez. Gipuzkoatik Mendizorrotzara etorriko dira Hortz aina Hots lana aurkeztera, riff sendo eta punk ukituak dituen diskoa, melodikotasuna galdu gabe betiere.