Azkena Rock Festival 2021

16, 17 & 18.06.2022 Vitoria~Gasteiz

XX ANIVERSARIO

BURNING SINCE 2002

Artistak

Azkena Rock Festival EmmylouHarris

EMMYLOU HARRIS

Ziurrenik, country-an garrantzitsuenak diren hiru edo lau ahotsetako bat izango da. 60ko hamarkadan New Yorkeko Greenwich Village-eko kafetegietan jotzen hasi zen, eta artista handiekin harremanetan jartzea lortu zuen, hala nola Joan Baez, Hank Williams, Fred Neil bikaina edo Bob Dylan handiarekin. Horren ondoren, Emmylou Harris-ek bere ibilbideari ekin zion eta oso errespetatua izan da beti, hainbesteraino ezen country-ak ez baitu bere mailako beste ahots femeninorik izan 90eko hamarkadan Lucinda Williams agertu zen arte. Country-zaleen agendan nabarmen markatzeko moduko hitzordua izango da; ziur ez dugula kontzertu hori erraz ahaztuko Mendizabalan biltzen garenok.