Azkena Rock Festival 2021

16, 17 & 18.06.2022 Vitoria~Gasteiz

XX ANIVERSARIO

BURNING SINCE 2002

Artistak

DRIVE-BY TRUCKERS

Artistak baino gehiago, talde bat baino gehiago; guretzat, familiakoak dira jada. Drive-by Truckers behin baino gehiagotan izan ditugu gurekin Azkena Rock Festival jaialdian, eta ongi pasatzeaz gain, gu hunkitzea ere lortzen dute aldiro. Jaialdiaren historian izan dugun unerik konplikatuenean, hau da, 2020. urtean egin genuen Sofa Edition online saioan ere, gure ikus-entzuleentzat bereziki grabatutako zuzeneko bat eskaini nahi izan ziguten, streaming bidez jarraitu ahal izateko. Azkenean, zuzen-zuzenean eta bertatik bertara ikusteko eta entzuteko irrikaz gaude. Une ahaztezina izango da Mendizabalan.