Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

DEWOLFF

Gazteak diren arren, jada sei disko kaleratu ditu Dewolff taldeak, eta urtarrilean ‘Tascam Tapes’ disko berria aurkeztuko du; izenak dioenez, Tascam zintetan grabatu dituzte abestiak. 2007. urtean Luka eta Pablo van de Poel anaiak eta Robin Piso elkartu ziren Holanda hegoaldean, eta hotel, motel, bastidore eta furgoneta artean ibili ostean, ezohiko taldea direla erakutsi dute, berriro ere, hard rock-a rock psikodelikoarekin eta espiritu libre eta neurrigabeko bluesarekin uztartuta.