Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

DEADLAND RITUAL ft. Geezer Butler, Franky Perez, Matt Sorum & Steve Stevens

Lau musikari handi elkartu dira Deadland Ritual izeneko proiektua eratzeko. Geezer Butler (baxu-jolea eta Black Sabbathen sortzailea), Franky Perez (Apocalypticako abeslaria), Matt Sorum (Guns N’ Roses eta Velvet Revolver taldeetako bateria-jolea), Steve Stevens (Billy Idolen eta Kings Of Chaos taldeko gitarra-jole klasikoa). Basamortuko lur idorren sinbolismo erritualean inspiratu dira beren musikaren alderdirik ilunena adierazteko; ikuskizun hutsak izango dira beren emanaldiak, esperientzia bereziak, material berriak eta originalak nahastuko dituzte -datorren urtean diskoan argitaratuko dituztenak- eta euren iraganaren ukituak ere egongo dira. ARFkoa izango da Espainiako emanaldi bakarra.