Azkena Rock Festival 2019

21/22 EKAINA 2019

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

DeadBeatz

Orkestra dela esan daiteke bi bakarrik badira? Galdetu DeadBeatzi. Bernie Miller eta David Karlinger izango dira zeremonia-maisu Trashvilleko erritmorik handieneko emanaldietako batean. Austriarrek blues gordina egiten dute, dantzarakoa eta horretarako bateria, armonika eta kontrabaxua erabiltzen dituzte, Little Walterren armonika zaharra Seasick Steven bizarretatik igaroaz bezala. Beren debuteko LParen zain gaude denok eta datorren azaroaren 14an kaleratuko da ‘Hangover nº7’ izenarekin.