Azkena Rock Festival 2021

16, 17 & 18.06.2022 Vitoria~Gasteiz

XX ANIVERSARIO

BURNING SINCE 2002

Artistak

Azkena Rock Festival Chuck Prophet

CHUCK PROPHET AND THE MISSION EXPRESS

Zenbat eta disko gehiago argitaratu, orduan eta handiagoa da gitarra-jotzaile eta abeslari hau. Beste asko ez bezala, biziki karismatikoa eta pertsonala den artista hau gure artera dator, berriro ere, kontzertu esklusiboa eskaintzera, eta erabateko miresmena eragin duen «The Land That Time Forgot» lan berria aurkeztuko digu, bere ibilbide bikaineko beste abesti handi batzuekin batera.