Azkena Rock Festival 2020

19/20 EKAINA 2020

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

BLACK MOUNTAIN

Vancouver-etik zuzen-zuzenean Gasteizera ekarriko dizkigute Black Mountain taldekoek hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan inspiratutako soinu espazialak eta rock progresiboa. Bost lan luze eta bi EP argitaratu dituzte duela hamabost urte hasiko ibilbidean, eta azken diskoari ‘Destroyer’ (2019) izenburua jarri diote, 1985. urteko Dodge Destroyer auto modeloaren omenez; azken lan horretan psikodelia, hard rock eta progresiboa uztartzen dira eta King Crimson, Black Sabbath edo Grateful Dead taldeen oihartzunak ere sumatuko ditugu.