Azkena Rock Festival 2021

17/18/19 EKAINA 2021

VITORIA-GASTEIZ

Artistak

Baroness

2003. urtean Savannah (Georgia) hirian hasi ziren Baroness taldekoak beren nortasun sortzaileari forma ematen: beren kontzertuak hitzartzen zituzten, merchadising-a eskuz inprimatzen zuten eta biren erregimen zorrotz bati ekin zioten, taldekide guztiek nerabezarotik partekatzen zuten DIYaren etika punkari jarraikiz. ‘The Red Álbum ‘(2007) albumak oso harrera ona izan zuen kritikarien aldetik, eta oso ezagun egin ziren; Revolver aldizkari ospetsuaren arabera urteko diskoa izan zen. Harrezkero, taldea handitu eta sendotu egin da etengabe, eta gaur egun metalaren izen handietako bat izatera iritsi da. Ekainean Gold & Grey diskoa kaleratu zuten; generoaren mugak irauli dituzte, ezin hobeto nahastu baitituzte metal alternatiboa eta musika progresiboan edo jazz estiloan berezkoak diren esapideak, rock espazialera eta noise-ra hurbilduta.