Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Wilco (2005/2019)

Dotorezia, estiloa, klasea, trebetasuna… Adjektibo horiek eta antzekoak entzuten dira Jeff Tweedyren taldeari buruz hitz egitean. Baina guk beste batzuk aipatu nahiko genituzke: bizia, hunkigarria edo zirraragarria; sentsazio horiek eragiten baititu Wilcoren zuzenekoak, Nils Clineren gitarrari esker, hein handi batean (galdetu, bestela, gure 2019ko edizioan Impossible Germany abestiko solo mitikoa gertutik ikusi zutenei), baina, batik bat, errepertorio bikain bati esker. Eta disko berri bakoitzarekin kantitatean handitu eta kalitatean hobetu egiten dute.