Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Turbonegro (2004/2018)

Hellacopters eta Gluecifer taldeekin batera osatzen du Turbonegrok Eskandinaviako metal rockaren urrezko hirukoa. Hirurak izan ditugu Azkena Rock Festival jaialdian behin baino gehiagotan; argi dago, beraz, gure publikoak Europako iparraldeko hard rocka oso gogoko duela. Gorabeheraz betetako ibilbidean, hamaika aldiz desegin eta berregin da taldea, eta 2010. urtean Hank Von Helvete taldeburuak ere uko egin zion taldeko kide izateari, bizimodu osasungarriagoa izan nahi zuela esanez. Baina urtebete eskas geroago berriro ere elkartu ziren. Luzaroan bizi dadila Turbonegro!