Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

TOOL (2007)

90eko hamarkadaz geroztik, rock progresiboaz hitz egin nahi bada, ezinbestekoa da Tool aipatzea. Kaliforniako taldea ezohiko kasu bat da, genero hori landuta sekulako arrakasta lortu baitu publiko orokorrarekin, hainbesteraino ezen hiru Grammy sari ere lortu baititu taldeak bere ibilbidean. Arrakasta hori ez da eragozpen izan, ordea, errepertorio eta estilo biziki urratzailea duen kultuko taldetzat hartzeko.