Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

The Who (2016)

Ez da melomano izan beharrik The Who nor izan ziren jakiteko, baina jakin gabe ere, ziur mila aldiz entzun ditugula Baba O’Riley” edo My Generation abestiak. Britainiarren sekulako errepertorioa beren belaunaldiko hezkuntza sentimentalaren parte da, baita 60ko hamarkadatik aurrerako hainbat belaunaldirena ere. 2016an etorri ziren Azkena Rock Festival jaialdira, eta aho bete hortz utzi gintuzten Roger Daltreyren ahots indartsuarekin eta Pete Townshenden gitarrarekin, mende-erdiko karreraren ostean oraindik ere sasoi betean daudela argi utzitz.