Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

The Soundtrack Of Our Lives (2009)

Suediako psikodeliaren ordezkariak Goteburgotik sortu ziren, baina beren eragin-iturriak sorterritik oso urrun daude: The Doors edo The Stooges taldeak, esaterako, edo beren belaunalditik gertuagoko R.E.M. edo The Smashing Pumpkins. Kontinente amerikarrean lortu dute, halaber, arrakastarik handiena, zenbait abesti telebistako serie ezagunetan agertu direlako, hein batean; esate baterako, Californication seriean edo Six Feet Under ospetsuan.