Paseo ARF

The Sonics (2008)
XX. mendeko musikan arrakasta handien izan duten bi fenomenotan aitzindari izateko ohorea dagokio The Sonics taldeari: garage rocka da bata, eta Seattle inguruko musika-eszena bestea; eta XXI. mendean sartuta ere, eragin nabarmena izaten jarraitzen du oraindik ere. Zuzeneko basatiak, letra probokatzaileak eta distortsio neurrigabeak dira taldearen soinu imitaezinaren osagai sekretuak. 2008an Azkena Rock Festival jaialdian izan zirenenean egiaztatu ahal izan genuen Here are The Sonics! lehen albuma zergatik den rockaren klasiko handietako bat, zale ororen bilduman ezinbesteko.