Paseo ARF

The Pogues (2005)
Punkaren mugimenduaren goraldiko azken urteetan sortu zen The Pogues, beren sorterriko, Irlandako, musika tradizionalaren eragin nabarmenaren pean. Rockaren historiako karrerarik gorabeheratsu eta gatazkatsuenetako bat izan du taldeak. Kideen etengabeko joan-etorri horiek direla eta, The Clash taldeko Joe Strummer bera ere izan zen taldekide aldi batez. Taldearen ibilbidea bezain zoro eta basatiak dira haien zuzenekoak ere, pogoetarako gonbidapen erakargarriak, 2005. urtean Azkena Rock Festival jaialdiko ikus-entzuleen gozamenerako.