Paseo ARF

The Mars Volta (2012)
At the Drive-In taldearen post-hardcorearen errautsetatik sortu zuten 2001. urtean The Mars Volta rock progresiboko taldea Cedric Bixler-Zavala abeslariak eta Omar Rodríguez-Lópezek, hau da, Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarraren hitzetan, azken hiru hamarkadetako gitarristarik onenetako batek. Taldearen nortasun-ezaugarri nagusietako bat disko kontzeptualak dira, baita energiaz beteriko zuzenekoak ere, eta Azkena Rock Festival jaialdian izan genuen aukera hori guztia egiaztatzeko, duela hamarkada bat.