Paseo ARF

The Jayhawks (2008)
Countryak eta rock alternatiboak izan dituzten talderik dotoreena da Gary Louris eta Mark Olson buru dituena. 80ko hamarkadan Minnesotan sortutako taldeak ez du inoiz lortu sekulako arrakasta izatea publiko orokorrarekin, baina hala ere, The Jayhawks kultuko taldea da, eta ikus-entzule melomanoenen aldetik ez ezik, prentsa espezializatuaren aldetik ere errekonozimendu eta errespetu erabatekoa izan du, batik bat, rock alternatibo amerikarraren klasiko bihurtutako Hollywood Town Hall hirugarren diskoari esker.