Paseo ARF

The Cramps (2003)
Punk rock psychobilly talderik ezagunenetako bat da The Cramps, eta Azkena Rock Festival jaialdiaren hasierako urteetan lortu genuen geurera ekartzea. 60ko hamarkadaren hasieran hasi zirenetik, Poison Ivyren fuzz gitarrari eta Lux Interiorren ahots bereziari 50eko hamarkadako musikarekiko zaletasuna eta zuzenekoen glamourra gehituta, 80ko hamarkadako rockabilly-aren revivalean funtsezkoak izan ziren, taldearen errepertorioari erreparatuta ongi uler daitekeen moduan.