Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

The Black Crowes (2009/2013)

90eko hamarkadako rocka ulertzeko ezinbestekoak dira The Black Crowes. Lehenengo hiri diskoak klasikotzarrak dira, eta Gasteizko publikoak zuzenean ez behin, baizik eta birritan gozatu ahal izan ditu. Azkenaren historiako 20 urteetan, Robinson anaiak 2009. urtean etorri ziren lehen aldiz (2013an bigarrenez), eta azkenazaleek gehien gogoratzen duten uneetako bat izan zen hori, artistak Sting me abestiarekin agertoki gainean agertu zirenetik Remedy apoteosikoarekin bukatu zuten arte, eta tartean Hard to Handle klasiko handia jo zutenean ere, dena eman baitzuten une oro.