Paseo ARF

The Avett Brothers (2011)
The Avett Brothers soinua musika tradizional amerikarraren erakusgarri bikaina da: bluegrass, country, folk, rock and roll, indie rock, honky tonk, ragtime… Oinarrizko genero guzti-guztiak aurki daitezke taldearen errepertorioan. Ezaugarri horiek izanik, ezinbestean etorri behar zuten Azkenara, 20 urteko historia duen jaialdian Americana-ko figura nagusiak igo baitira agertoki gainera, hala nola Lucinda Williams, Wilco, Imelda May edo Emmylou Harris handia, aurtengo izar handietako bat.