Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Suzi Quatro (2022)

Suzi Quatro, larruzko arropak jantzi eta front woman rola bere gain hartu zuen lehen emakumea izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta ondoren etorritako emakume artisten erreferente izan zen, hala nola Joan Jett (bere mentoretzat hartzen du), Patti Smith, Debbie Harry, Chrissie Hynde edo L7 taldeko Donita Sparks (azken biak gure jaialdian izango ditugu aurten). Disko berrienarekin etorriko da Mendizabalara, power pop kutsu handiagoa duen Scatter The Rats, baina ziur bere errepertorioko klasikotzarrak ere entzun ahal izango ditugula, hala nola Can the can.