Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Social Distortion (2022)

40 urteko ibilbidea egin du Social Distortion taldeak baina hamarkada bat igaro da jada Estatuan azken aldiz jo zuenetik; horregatik, Azkenako familia zabala osatzen duten guztiek gogo biziz hartuko dute kontzertu hau, rock’n’roll eta punk rock kaliforniarraren jarraitzaile diren aldetik. Mike Ness karismatikoa buru duela, Orange County-ko taldea 2005. urtean izan genuen gurekin, baina ezin zuen hutsik egin ez geure 20. urteurrenean, ezta Rockaren Pasealeku honetan ere.