Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Sex Pixtols (2008)

40 ikus-entzule baino ez zituen kontzertu bat eginez hasi zuen Sex Pistols taldeak zuzenekoen ibilbidea, eta hortxe hasi zen legenda. Punk britainiarraren aitzindariek disko bakarra nahikoa izan zuten hilezkor bihurtzeko, Never Mind the Bollocks disko ahaztezina; harrezkero, taldearen eragina izugarri hedatu da, eta The Clash, Siouxsie and the Banshees edo The Slits handiengan eragina izatera ez ezik, XX. mendeko herri-kultura elikatu duen fenomeno bihurtzera ere iritsi da. Johnny Rotten edo Sid Vicious izenak mito bilakatu dira, eta zinemak filmak ere egin dituzte haiengan oinarrituta, hala nola Sid y Nancy. Gaur egun ere, taldeari buruzko telesail bat iragarri dute Danny Boyle (Trainspotting) izanik zuzendari, eta, oraindik estreinatu ez den arren, urteko ikus-entzunezko gertaera garrantzitsuena dela esan daiteke. Zorionez, Sex Pistols taldearen karrera labur bezin gorabeheratsuan behin baino gehiagotan elkartu dira berriro, eta 2008. urtean Azkena Rock Festival jaialdira ekarri ahal izan genituen.