Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Ryan Adams (2004)

Maitasuna eta gorrotoa hein berean sorrarazten ditu Ryan Adamsen figura polemikoak, baina bere obrari dagokionez, adostasuna da nagusi. Country rock alternatiboan errepertoriorik onenetako bat duela esan dezakegu, Gold bakarkako lehen lana kaleratu zuenetik; disko horretako lehen singlea, New York New York, hiriko toki enblematikoetan grabatu zuen irailaren 11ko atentatuak gertatu baino lau egun lehenago, eta horrek ospe handia eman zion.