Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Roky Erickson (2007)

Roky Erickson abeslari eta konpositorea 2019. urtean zendu zen, tamalez; psikodelia praktikatzen duten taldeengan eragin handia izan zuen, bereziki, 13th Floor Elevators bere talde mitikoarekin batera utziko ondareari esker, eta generoan aitzindari izan ziren, 60ko hamarkadan izugarrizko arrakasta lortuz. Belaunaldi oso bateko taldeetan eragin handia izan du Ericksonek eta, horren ondorioz, 1990. urtean bere omenezko disko bat kaleratu zuten; artista oso handiek parte hartu zuten lan horretan eta, besteak beste, Jesus and Mary Chain, ZZ Top eta R.E.M. agertzen dira Ericksonen konposizio onenen bertsioak egiten.