Paseo ARF

Roger McGuinn (2004)
The Byrds mitikoen sortzaile, abeslari eta gitarra-jotzailea izan da Azkena Rock Festival jaialdiaren 20 urteetan jaso dugun bisitari garrantzitsuenetako bat. Herri-musikan dagoen gitarra-jotzaile onenetako bat dela diote, eta talentu handiko moldaketagilea ere bada; izan ere, Judy Collins edo Simon & Garfunkel handiekin lan egin izan du, Ipar Amerikako country rock eta folk estiloko artista garrantzitsuenetako bat izatera iritsi baita.