Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Ray Davies (2003/2008)

Nola ez du Rockaren Pasealekuan izar bat izango The Kinks taldeko abeslari mitikoak? Ray Davies rock britainiarraren izen ezagunenetariko bat da; talde mitikoa desegin zen 96. urteaz geroztik, bakarkako bideari ekin zion You Really Got Me abestiaren egileak eta bi aldiz etorri da Azkena Rock Festival jaialdira. Zalantzarik gabe, aurten 20. urteurrena ospatuko duen jaialdiaren historia handitzen lagundu duten izenetako bat da.