Paseo ARF

Queens of the Stone Age (2005/2011)
Queens of the Stone Age taldea Azkena Rock Festival jaialdiaren jarraitzaile sutsuenen kuttunenetako bat da. Izan ere, zale askok esan izan dute talde honen bi emanaldiak gure 20 urteko historian izan diren kontzertu onenetakoak izan direla. Stoner rock eta stoner metal etiketak ezagutaraztera eman zituzten. Bi hamarkadetako ibilbidearekin, Josh Hommeren taldea rock alternatiboaren izen handienetako bat da.