Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Patti Smith (2022)

60ko hamarkadaz geroztik, Patti Smith izen handi eta errespetatuenetako bat da bai rockaren historian, baita herri-kulturan ere, zentzu zabalenean hartuta; izan ere, artistaren dimentsio musikala estu-estu lotuta baitago poeta eta aktibista alderdiekin. 60ko hamarkadaren ostean sortutako belaunaldi guztien erreferentzia, “punkaren amabitxia” Mendizabalara etorriko da aurten, gure 20. urteurrena ospatzeko; beraz, Azkena Rock Festival jaialdiaren amabitxi ere bada orain. People have the Power abestia artistarekin batera kantatu ahal izatea askatasunaren eta beharrezko aldarrikapenaren gauzatzea izango da garai hauetan. Has gaitezen entseatzen.