Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

New York Dolls (2004/2006)

New Yorkeko glam-aren erregetzat jotzen dira beren estetika anbiguo eta iradokitzailearekin, eta, Britainia Handiko T.Rexen urratsei jarraituz, glam rockak New Yorkeko rock eszenaren historian kapitulu bat izan zezan lortu zuten. New York Dolls birritan igaro da Azkena Rock Festival jaialdiaren agertokitik, 2004an eta 2006an, jaialdia lehen urratsak ematen ari zenean, eta ekitaldi berezia zela susmatzen bazen ere, zaila zen pentsatzea jaialdi hura 20. urteurrena ospatzera iritsiko zela, zuzeneko rockaren historian benetako erreferentzia bihurtuta.