Paseo ARF

My Morning Jacket (2006/2012)
Azkena Rock Festival jaialdiaren eta rock alternatiboaren arteko maitasun-istorioa etengabea izan da gure bi hamarkadetako historia osoan. Horren erakusgarri, My Morning Jacket taldea bi aldiz izan dugula Azkenan; izan ere, gure jaialdiaren jarraitzaile sutsuak direla aitortu dute. Hogei bat lan –diskoak eta epeak– kaleratu dituzte bi hamarkadatik gorako ibilbidean; horrela, bada, Jim Jones buru duen taldea indie rock estatubatuarraren erreferente eztabaidaezina da.