Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Michael Kiwanuka (2017)

Kiwanukarena bezalako ahots bat ez da egunero sortzen eta, agian horregatik, londrestarra aipatzean, Van Morrison eta, batez ere, Otis Reding izenak ere ateratzen dira; azken hori inspirazio-iturri duela aitortu du artistak berak. 2017an Azkena Rock Festival jaialdira etorri zenean, Big Little Lies serie arrakastatsuaren hasieran agertzen zen Cold Little Heart abestiarengatik zen ezagun, baina gaur egun rockaren ahots preziatuenetako bat da, eta irabazia du Rockaren Pasealekuko izar hau.