Paseo ARF

Mark Lanegan Band (2004)
2022. urte honek utzi digun berririk tristeenetako bat izan da otsailean Mark Lanegan zendu izana, 57 urte besterik ez zituela; horregatik gogoratu nahi dugu, bereziki, Azkena Rock Festival jaialdian 2004. urtean eskaini zuen emanaldia. Utzi dizkigun 13 diskoei esker grungearen ikono bihurtu da, eta izar honekin merezi duen omenaldia egin nahi diogu gure Rockaren Pasealekuan.