Paseo ARF

Lynyrd Skynyrd (2012)
Lynyrd Skynyrd izena garai guztietako hegoaldeko rock amerikarraren erreferentzia garrantzitsuenetako bat da. Tamalez, 1977an hegazkin istripu bat izan zen, eta Ronnie Van Zant abeslaria eta taldeko beste kide batzuk hil ziren. Istripu horren ondorioz, taldea desegin egin zen, ezinbestean, baita legenda bihurtu ere. Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarraren arabera, garai guztietako 100 artista onenetako bat da, eta ohorezko lekua du Rock & Roll Hall of Fame; dena den, kide berriak sartu eta berriz elkartu zirenean, Azkena Rock Festival jaialdiaren historian bizi izandako une garrantzitsuenetako bat izan zen.