Paseo ARF

Lucinda Wiliams (2016)
Iradokitzailea, nahastezina eta apur bat aztoragarria ere bada Lucinda Williamsen ahotsa, auto baten gurpilek hartxintxarrezko bide batean egiten duten zarataren antzera. Zalantzarik gabe, bera izan zen Azkena Rock Festival jaialdiko izar nagusia 2016an, urte hartako kartelean The Who handiak ere baziren arren, besteak beste. Talentu handikoa izaki, countryaren historian kapitulu bat idatzi du, eta zaleen samalda bat ere izan du, besteak beste, Tom Petty eta Mary Carpenter –haren abestien bertsioak egin zituzten– edo Robert Redford –El hombre que susurraba a los caballos filmerako haren konposizioak hautatu zituen–.