Paseo ARF

Los Enemigos (2013/2021)
2013. urtean izandako gertaera pozgarri urrietako bat Revuelta Enemiga izan zen. Malasañako taldea berriz elkartu zen 10 urtez agertokietatik urrun egon ostean, eta berriro ere zuzenean ikusteko irrikaz geunden denak. Eta ez ziguten huts egin! Izan ere, kontzertu hura edizio hartako puntu gorenetako bat izan zen. Hain zeuden sasoi onean, ezen jaialdira egindako hurrengo bisitan, aretoetan egin genuen Special Edition horretan, bi album berri aurkeztu baitzituzten, laurogeita hamarreko hamarkadako beren lan bikainen pareko mailarekin.