Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Loquillo (2017/2021)

Loquillo itzal handiko izena da Estatuko rockaren munduan, 80ko hamarkadan musikaren ibilbideari ekin zionetik. Bere ahots eta bere presentzia eszeniko izugarria gure musikaren historian klasiko bihurtu diren Cadillac solitario edo Fuerte, feo y formal abesti ezagunekin lotzen dira. Bitan etorri da Azkena Rock Festival jaialdira, bata 2017an, eta bestea 2021ean aretoetan egin genuen Special Edition berezian, eta bietan erakarri ditu gaztelaniaz abestutako rockaren zale ugari Gasteizera.