Paseo ARF

L7 (2015)
Donita Sparks karismatikoa buru duen L7 taldeak merezimendu handiz lortu du rockaren historian funtsezko eginkizuna izatea; batez ere Riot Grrrl mugimenduan izan zuen eragina, Bikini Kill, Le Tigre, Sleater-Kinney edo The Breeders taldeekin batera. 80ko hamarkadaren amaieran sortu zen taldea, AEBetan punk rockak bizirik irauteko ere funtsezkoak izan zen, hurrengo hamarkadako genero adierazgarriena izango zen grungea sortzen ari zen unean. Gure 20. urteurreneko izen interesgarrienetako batek bere izarra izan behar du Rockaren Pasealekuan.