Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Joan Jett & The Blackhearts (2018)

Azkenazale orok ereserkitzat jotzen dituen zenbait kanturen egilea da Joan Jett. 2018. urtean, Bad Reputation edo I love rock’n’roll abestiak zuzenean entzun ahal izatea oroimenean grabatuta ditugun uneak izan ziren. Errepertorio zabala izateaz gain, hasierako Runaways huraz geroztik, Joan Jett-ek badu beste meritu bat ere: jendearengan bokazioa piztu du eta talde ugari sortzeko bideari zabaldu dizkio ateak, hala nola Bikini Kill, Hole edo L7 taldeak (azken hori aurten izango dugu gure artean). Berak dioenez, bere erreferente nagusia Suzi Quatro handia da, eta gurekin izango dugu hori ere gure 20. urteurrenean.