Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Imelda May (2010/2016)

Bi aldiz izan dugu aukera Azkena Rock Festival jaialdian Imelda Mayren ahots zoragarria entzuteko. Irlandarrak hainbat musika-tresna jotzen ditu eta abestu egiten du eta, horretaz gain, egungo rockabillyaren izen handienetako bat da; Mayhem hirugarren diskoa zuzenean aurkeztu zuen 2010ean gure jaialdira egindako lehen bisitaldian, eta garai guztietako Europako disko onenetako bat dela esan dezakegu.