Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Green On Red (2006)

70eko hamarkadaren erdialdean sortu bazen ere, hainbat aldiz izena aldatu eta Tucson-etik Los Angelesera lekualdatu ondoren, 1981. urtean kaleratu zuen, azkenean, Green on red taldeak lehen diskoa. 10 urteko ibilbidea izan zuten, eta 2005ean ezustean berriz bildu zirelarik, opari bikaina egin zieten rock psikodelikoa maite dutenei eta, jakina, Azkena Rock Festival jaialdira ekartzeko aprobetxatu genuen aukera hori.